Zoru bero-emailea
Giro erosoa edukitzea ezinbestekoa da gizakien ongizaterako. Hainbat faktorek eragin dezakete norbera gustura egotea toki batean; eta, jakina, tenperatura da horietako bat. Berokuntza-sistema egoki bat edukitzea, bada, oso onuragarria izan daiteke ongizaterako.
Zoru bero-emailea, ongizate-bermerik onena.
Zoru bero-emaile bidezko girotze-sistema batek sare-polietilenozko hodiak erabiltzen ditu, eta bero uniforme, erregular eta leuna ematen du, berokuntza bikain batetik gertuen dagoen tenperatura-eskakizuna lortzeraino. Tenperatura baxuko sistema bat da, eta haren hodi-sarean barrena ibiltzen da ura —30-40 ºC bitartean—, zoruko tenperatura 22-27 ºC bitartekoa izan dadin. Hala, giro-tenperatura erosoa lortzen da, ohiko berokuntza-sistema baten bidez lortutakoa baino bi gradu gutxiagokoa. Beraz, azkenean, energia-kontsumoa aurrezten da: %15, batez beste.

Zoru bero-emailearen ezaugarriak:
- Erosoa: oinak epel eta burua hotz izateko.
- Garbia: aire-korronterik ez, eta hauts izpirik ere ez jirabiraka.
- Osasungarria: tenperatura gozoa; erosotasun handiagoa; eta arriskurik gabekoa.
- Apaingarria: metro erabilgarri gehiago uzten duenez, zilegi da etxearen barruko aldea nahierara apaintzea.
- Merkea: kontsumo txikikoa.
- Segurua: funtzionamendu bermatua.
Zoru bero-emailearekin zer konbinatu:
- Edozein zoru mota: zeramika, parketa, tarima, marmola, moketa, plastikoa…
- Edozein energia-iturri: eguzkia, gasolioa, bero-ponpa, elektrizitatea, gasa…
- Edozein eraikuntza mota: pisuak, familia bakarreko etxebizitzak, bulegoak, merkataritza-lokalak, erakusketa-aretoak, fabrikak, biltegiak, elizak, aire zabaleko eremuak…

