Waterkotte: Geotermia

 

Waterkotte bero-ponpak

Lurraren azaleko geruzetan dago energia geotermikoa, eta etengabe berritzen da eguzkiaren, euri-uren eta haizearen bidez. Bero-ponpa geotermikoek, bada, erregai gisa erabiltzen dute doako energia hori, aire bero eta hotza sortzeko, etxeetan ur beroa instalatzeko eta igerilekuak girotzeko.

Gainazaleko geotermia edo entalpia txikiko geotermia-sistema izenekoa oraintxe hasi da hedatzen Espainian; Estatu Batuetan, Japonian eta Europako beste hainbat herrialdetan, berriz —Suedia, Austria, Suitza, Alemania eta Danimarkan—, arrakasta handia du duela zenbait hamarkadatatik. Zoruan eguzki-erradiazioaren eraginez pilatutako beroa baliatzen du, funtsean.

Ponpen ezaugarriak

WATERKOTTE bero-ponpak parametro ezinago zorrotzen bidez probatzen dituzte, banan-banan. %100eko kalitate-kontrol bat gainditu behar dute:

  • Hozte-osagaiak presiopean aztertzen dituzte, eta bi bider, hutsean.
  • Ekipamendu bakoitza aztertzen dute, elektrizitate-segurtasunari dagokionez; EN 60335 daukate arautzat.
  • Behin bero-ponpak eginda dituztela, guztien funtzionamendu-baldintzak ikuskatzen dituzte.
  • Ikuskatu ahala, fitxategi elektroniko batera igortzen dituzte neurtutako emaitza guztiak, eta han gordetzen.

Lurretik lortzea energiaren %70-80 bitarte

Hain zuzen ere, eraikin edo etxebizitza baten berokuntza-sistemarako energia guztia ekoizteko, bero-ponpa geotermikoek lurretik lortzen dute beharrezko energiaren %70-80 bitarte. Beraz, sistema geotermikoaren bidez, ohiko berokuntza-sistema batekin baino %70-80 bitarte merkeago aterako zaio erabiltzaileari energia aurreztea. Instalazio geotermikoek ez dute behar  bestelako energia osagarririk —ezpada lurreko energia hori bero bihurtzeko behar den elektrizitatea—. Beraz, ez da behar ez tximiniarik, ez gas-instalaziorik, ez gasoilezko galdararik, eta ez da zertan bildu erregai solidorik edota antzekorik. Akabo, beraz, horiek berekin dakartzaten eragozpenak ere: prezioen igoera etengabea, hornitu beharraren deserosotasuna, espazio erabilgarrien premia, eta abar. Alegia, erabiltzailea bera da behar duen erregaiaren jabe; ez dago inoren mende.

geoter_ft00

Energia geotermikoa biltzeko moduak

Energia geotermikoa biltzeko lau modu nagusi daude:

  • Bilketa bertikala
  • Maila freatiko bidezko bilketa
  • Bilketa horizontala
  • Energia-barrera bidezko bilketa

Deskargatu katalogoak

thm_waterkotte-pro thm_waterkotte-residen