Waterkotte: Aerotermia

Inoiz baino merkeagoa

Klemens Oskar Waterkotte izeneko batek garatu zituen bero-ponpak, bere etxea berotzeko baliabide gisa; hemen, 1969an hasi ziren erabiltzen lehenbizikoz WATERKOTTE bero-ponpak. Huraxe izan zen bero-ponpa geotermiko bidezko berokuntzaren sorburua; litro bat gasoliok 9 zentimo bakarrik balio zuenean ere, bero-ponpa geotermikoak ziren eraikinak berotzeko modurik merkeena.

Alderaketa zehatzago baten abantaila

Bero-ponpa baten eraginkortasun- eta kontsumo-maila zehazteko, kontuan hartu behar dira, besteak beste, sistema osoaren baldintza teknikoak, bilketa-tenperaturen jokaera eta eraikinak berokuntza-aldian izandako bero-galera. Beraz, argibide-liburuxkek ez dute ematen erabateko informaziorik, laborategi batean egindako test baten COP jasotzen baitute. Alderaketa adierazgarri bat izateko, urtaroko funtzionamendu-faktorearen test bidez lortu behar da (urtaroko SFP, COP).

WATERKOTTE, probatutakoen artean lehena

Erakunde independente batzuek egin zuten Alemanian WATERKOTTE bero-ponpen urtaroko funtzionamendu-faktorearen testa, eta emaitza hauek lortu zituzten: 4,5 ºC, lurreko bilketan; eta 5,1 ºC, maila freatiko bidezko bilketan. Gure lehiakideek, aldiz, 3,4 ºC eta 4 ºC bakarrik lortu zituzten, hurrenez hurren.

ft_waterkotte_aero22

Zergatik atera du orain WATERKOTTEk airezko eta urezko bere lehen ponpa?

Geure historia dugu horren argigarri, WATERKOTTE aitzindari izan baitzen airezko eta urezko bero-ponpetan ere. Nonahi dabil airea, energia garraiatzen batetik bestera. Hala ere, WATERKOTTE laster konturatu zen diru aldetik hura ez zela batere bideragarria; behintzat, eskueran zeuzkan baliabide teknikoak erabilita. Gainera, sistema haiek ez zituzten betetzen berokuntza-sistemei zegozkien lege-eskakizunak. Beroa ekoizteko sistema batek gai izan behar du eraikin baten bero-eskakizunak betetzeko, elektrizitate-erresistentzia baten laguntzarik izan gabe eta kanpoan 12 ºC-tik -15 ºC-ra bitarteko tenperatura egonda ere. Hona hemen, bada, gure WATERKOTTE bero-ponpa berria: airezko eta urezko AiQL; eskakizun horiek betetzen dituen lehenengoa da.

  • Potentzia izendatuaren %100 ekoizten du, -15 ºC-ra
  • ACS ekoizten du, 60 ºC-ra
  • AiQL erabil daiteke, halaber, erradiadore bidezko berokuntza-sisteman oinarritutako eraberritze-lanetan.

Ai1 kontzeptua, airezko eta urezko bero-ponpetarako

WATERKOTTEK garatu zuen Ai edo All in one (dena batean) kontzeptua, 2001ean, eta, harrezkero, etengabeko hobekuntzak izan ditu. Eraikuntza berrietan erabiltzeko, eta 250 m2 bitarteko etxebizitzak eraberritzeko; eskualdearen, eta etxebizitzaren isolamenduaren arabera. Osoko berokuntza-konponbidea dakar espazio oso txiki batean. Espazio horrek 0.5 m2 neurtzen du, eta depositu bat hartzen du bere barruan, 250 l-koa; estetika aldetik, neutroa da, eta isila. Berotzeko eta hozteko balio du Ai1ek, baldin eta zoru bero-emaile bidezkoa edo haize-konbektore bidezkoa bada berokuntza; ACS ere ekoizteko gai da, eta balio du udan ere igerilekuak berotzeko.

Ai1 kontzeptuaren abantailak

Ai1ek bere barruan hartzen du instalaziorako beharrezko teknologia guztia: zirkulazio-ponpa, purgagailua, haizagailuak, segurtasun-balbula, manometroa, hiru bideko barne-balbula bat eta ACSrako trukagailu bat. Kontzeptu berri honi esker, merkeagoa da instalazioa; fabrikan muntatutako sistema izaki, ez dago zertan muntatu obran.

Txapeldun, airezko eta urezko teknologiako ponpen testetan

Halako ponpentzako teknologia, gehienetan, ez da izan ohi gogobetegarria. EBko Gobernuaren araudian jasota dagoenez, bero-ponpen urtaroko COPek 2.87tik gorakoa izan behar du, diru-laguntzarik eskuratu ahal izateko.

  • Zein dira ohiko emaitzak?
  • Urtaroko SPF (COP) emaitza, batez beste: 2.2
  • Urtaroko SPF (COP) emaitza, gutxienez: 1.5
  • Urtaroko SPF (COP) emaitzarik onena: 3.0

WATERKOTTE: 3tik gorako SPFren bermea

Urtaroko COP 3tik gorakoa izatea bermatzen dugu zoru bero-emaile bidezko berokuntzan, ACS ekoizpena barne. Airezko eta urezko ponpen bidez, espero dugu aurrerantzean emaitza horiek hobetzea.

Nola dabil WATERKOTTEren airezko eta urezko bero-ponpa?

Kanpoko moduluak hozgarria bakarrik du, eta, izenak adierazten duenez, kanpoko aldean instalatzen da. Haizegailu baten bidez mugiarazten du airea —auto bateko motorraren erradiadoreak egiten duen bezala—, eta etxebizitza bat berotzeko adina energia ekoizten, baita etxe barruko tenperatura -15 ºC-tik beherakoa izanda ere; energia hori, gero, Ai1 moduluan bihurtzen da bero-energia. Behin hori eginda, modu automatikoan maneiatzen du dena moduluak: ACSko 250 l-ko depositurako ur beroa; berogailurako ur beroa; igerileku txiki baterako ur beroa. Zoru bero-emaile bidezko Ai1ek, gainera, etxea uda osoan hotz edukitzeko ere balio du. Makinak modu automatikoan kontrolatzen du berotzea, hoztea, ACS, eta igerilekua girotzea.

ft_waterkotte_aero3

Non erabiltzen dira airezko eta urezko ponpak?

Batez ere, lurreko bilketa ezinezko den proiektuetan baliatzen dira airea bero-iturri gisa darabilten bero-ponpak. Ez da, ez zertan bildu erregairik, ez zertan izan gas-konexiorik eta tximiniarik.

Ai1QL= “Dena batean” sistema

Kanpoko airea energia-iturri gisa erabilita, bezero askoren nahiak betetzen ditu WATERKOTTEk; batez ere, energia geotermikoa lortzeko zailtasunak dituzten lekuetan edo halakoetarako tokirik ez dutenetan.

Honako ezaugarri hauek ditu Ai1QL sistemak:

    • Eraginkortasun handia: 3tik gorako COP, baita ACS ekoizpenarekin batera konbinatzen denean ere.
    • Diseinu zatikatua: urik ez du kanpoko aldean; hala, ez da izozten.
    • Azkar instalatzekoa, obra handirik egin beharrik gabe.
    • Kanpoko unitatea 950 mm da zabal, eta 500 mm sakon —pareta arteko zatia barne—.