Rehau

ft_rehau1

Geotermia

Lurreko beroa baliatzea

Energia berriztagarriak sustatzeari dagokionez, gero eta garrantzitsuagoa da geotermia. REHAU geotermia-sistema berritzaileen bidez, zilegi da energia-erreserba agorrezinak baliatzea, eta, aldi berean, gure ingurumenarekin errespetuz jokatzea. Lurreko beroa baliatzen duten sistemen bidez, behar den beroaren %75 bil daiteke; kostu ezinago moduzkoan, gainera.

Energia-iturri agorrezinak ditu eskueran:

  • Beti gertu daude, gau eta egun, eta edozein baldintza meteorologikotan.
  • Behin eta berriro birsortzen dira, lurraren barrualdetik eta eguzki-erradiazioaren bidez.
  • Mila aldiz egiaztatutako teknika baten bidez balia daitezke.

Energia eraginkortasuna

RAUGEO PE-Xa zunda instalatzea

Zoru bero-emailea

Eraginkortasunez baliatzea energia

Zoru bero-emaile bidez dabiltzan berotze- eta hozte-sistemak.

Energia-kontsumo txikikoak, eta oso erosoak:
Banaketa termikoa optimizatzea, zoru bero-emaileen bidez berotzea eta hoztea lortuta. Berokuntzak dakar etxebizitza bateko energia-kontsumorik handiena.

Horregatik, etxebizitza-sustatzaileen erdiek zoru bero-emaileak aukeratzen dituzte eraikitzen hasterakoan. Energia-sistema hain bidezko honi esker, modu eraginkorrean gutxitu ahal izango duzu etxeko energia-kontsumoa, eta, ondorioz, baita dagozkion ustiapen-gastuak ere.

Horrez gainera, erregai fosil gutxiago gastatuko dituzu, eta, beraz, ingurumena zaintzen lagunduko duzu.

  • Ustiapen-kostuak gutxitzea: %6-12 inguru.
  • Energia-iturri alternatiboak erabili ahal izatea.
  • Saneamendu-obretarako konponbide bereziak ematea.

REHAU sistemak, beroa eta hotza baliatzeko:

  • Berokuntza-instalazioa.
  • Zoru bero-emaile bidez berotzea eta hoztea.
  • Urruneko berokuntza eta beroa.

Energia-eraginkortasuna