Lan-poltsa

Bidal iezazkiguzu zure datuak

Gure giza-taldea gero eta handiagoa da; beren lanbidea gogoko duten pertsonak sartzen dira gurean, eta proiektu hau aurrera ateratzen lagundu nahi digutenak.

Uste baduzu zure lanbide-eskarmentua ondo datorkiola Geoberri SL enpresak eskatzen duenari, ez izan zalantzarik, eta eman iezazkiguzu zure datuak.

Bidali zure curriculuma helbide elektroniko honetara: geoberri@geoberri.com

Ordezkaritzen politika

Nazio osoan hedatzeko politika bat dauka Geoberri SLk, eta aukera ematen dizu negozio propio bat hasteko zure hirian edo herrialdean; merkatu oso ahaltsu batean —eta hazkunde-ahalbide handikoan— jardun ahal izango duzu.

Geoberri SLk honako hauek eskaintzen dizkie bere ordezkaritzei: errentagarritasun handiko negozioa; ikaskuntza erraza; eskarmentu sendoa; eskualde-esklusibotasuna; publizitate-kanpaina jarraitua; kudeaketarako softwarea; prestakuntza espezifikoa eta alor guztietako aholkularitza jarraitua —teknika, merchandising-salmenta, administrazio, eta abarrei buruzkoa—. Etengabe hazten ari den enpresa berritzaile batean parte hartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik, eta jarri harremanetan gurekin.