Ecozone: Aerotermia

Bomba de calor Ecozon VPLV

ft_ecozon_sm

Ecozone: Airezko eta urezko ponpen belaunaldi berria

Kanpoko airetiko kaloria doakoak berreskuratzen ditu Ecozon bero-ponpak. Eginkizun hau dauka: kaloria horiek tokiz aldatzea eta ingurumena zaintzea. Gure Ecozon sorgailuak ura ekoizten du, 70 ºC-an. Gure modelo berritzailea edozein berokuntza-instalazio klasikotara moldatzen da —fuel-oil, gas, egur, eta abarrez dabiltzanetara—, sistemari inolako aldaketarik egin beharrik gabe.

Aerotermia

Energia-sistema honen bidez, zilegi da airean bildutako kaloriak baliatzea. Errendimendu handia du, baita kanpoaldeko tenperatura oso baxua bada ere. Bero-ponpa geotermikoen oso antzeko funtzionamendu-zikloa du. Berotzeko eta hozteko ahalbidea ematen du. Eraikinaren edo etxebizitzaren kanpoaldean instalatu beharrekoa da. Ezin hobea da, sistema geotermikorik erabili ezin denerako. Lehendik dagoen berokuntza-sistema baliatzen du; galdara edota energia fosil bidezko berokuntza-sistema bakarrik aldatzen du, eta, horien ordez, bero-ponpa geotermiko bat erabiltzen.

VPLV

  • Berokuntza.
  • COP altua: 4tik gorakoa.
  • Scroll konpresorea
  • Ezin hobea, erradiadore bidezko berokuntza-instalazioetarako; tenperatura altua.
  • Gas R134a; bulkada-tenperatura, 70 ºC bitartekoa.
  • Potentzia-bitartea: 5,5 eta 24 kW.
  • Soinu-maila baxua.
  • Ezin hobea, Elozon sistemarekin batera instalatzeko. Ekipamendu trinko bat da Elozon sistema, eta honako hauek biltzen ditu bere barruan: ACS depositua, inertzia depositua eta kontrol digitaleko zentrala.

Elozon

  • Depositu konbinatua: ACS eta inertzia; erregulazio integratuduna.
  • Ezin hobea, bero-ponpa aerotermiko batekin konbinatzeko.

Aquazon

  • ACS sorkuntza, 60-65 ºC bitartean.
  • Ekipamendu integratua: besteak beste, bero-ponpa aerotermikoa eta ACS depositua.
  • Indarrean dagoen legediaren arabera, eguzki-energia termikoa ordezteko behar den baimena dute Aquazon deposituek. Ez du zertan erabili, ez laguntza-energiarik, ez kostu handiko eguzki-sistema termikorik; horrek guztiak izugarri aurrezten du energia, eta, besteen aldean, askoz ere merkeagoa da.
  • Energia eta diru dezente aurreztea dakar; %70 bitarte, ohiko ACS sorkuntza-sistema batekin alderatuta.
  • Trinkoa, eta instalatzeko erraza.
  • 316 altzairu herdoilgaitzezko depositua.
  • Edukiera sorta askotarikoa: 200, 300, 400, 600 y 800 litro ere bildu ahal izateko.

Berokuntza modernotzea

ft_aeroter

  • Bero-ponpa, erraz molda daiteke lehendik dagoen berokuntza-sistemara, edonolakoa dela ere.
  • Eraikuntza berriko eraikinetan, berokuntza eta ACS ekoizpena ziurtatzen du bero-pona geotermikoak.
  • Berrikuntzetan, beste bero-sorgailu batekin batera jardun dezake bero-ponpak, lehendik dagoen instalazioari bere hartan eutsita.
  • Konponbide honi esker, izugarri gutxitzen dira kostuak.

ft_aeroter21

Konponbide ezinago eraginkorra eta merkea

Bai etxebizitza berri bat eraiki behar izanez gero, bai lehendik dagoen instalazio bat berritu behar izanez gero. Zure edozein premiari erantzuteko gai da Ecozon bero-ponpa. Errendimendu ezinago bikaina duenez, oso-osorik bete ahal izango dituzu zure etxebizitzako premia guztiak, 4.8ko COP baliatuta. Berokuntza ekologikoko instalazioetan dago etorkizuna. Ecozon PACek R134 hozgarria erabiltzen du, errendimendu ezinago handia duelako eta errespetu handiz jokatzen duelako ingurumenarekin. Ecozon bero-ponparen bidez, energiaren %75 bitarte aurreztu daiteke, ohiko berogailu elektriko batekin alderatuta. Kontsumitutako kW elektriko bakoitza berokuntzako 3.8 Kw bihurtzen dira.

Sistemaren gune giltzarriak

  • Funtzionamendu-teknika zeharo isila.
  • Fidagarritasuna: uraren tenperatura, 70 ºC-an.
  • Errendimendu bikaina: 4.8ko COP.
  • Merkea: Ecozon sistemak energia naturala eskaintzen du, doan.
  • Ingurumenarekiko errespetua: R 134 hozgarria erabiltzen du Ecozon sistemak, eta izugarrizko errespetua zor dio ingurumenari.
  • Trinkoa, eta erraz instalatzekoa.
  • Diru-laguntza eska daiteke.