Diru-laguntzak

Badakigu gure bezeroek oztopoz jositako bidetik ibili behar izaten dutela laguntzaren bat eskuratzeko orduan —diruzkoa nahiz bestelakoa izan—. Horregatik, Geoberri SL enpresak, Gestay taldearekin (www.gestay.com) duen lankidetza-itunaren bitartez, eginbideak betetzen eta oztopoei izkin egiten lagunduko dizu, diru-laguntzak ahalik eta errazen eta azkarren kobra ditzazun.

Bezeroarekiko gure konpromisoak bere gain hartzen du inprimakiak, memoriak eta beharrezko agiriak egitea, dena delako laguntzak eta diru-laguntzak jaso ahal izateko. Geu arduratzen gara, halaber, proiektuen azterketa jarraitu bat egiten, oso-osorik burutan atera eta kobratu direla egiaztatu arte; horrek berekin dakar, aldian-aldian, dagokion erakundearekin jartzea harremanetan, eta, halakorik sortuz gero, edozein gorabehera konpontzea.

Gestay taldekoekin dugun lankidetza-itunari esker, lege-aholkularitzako zerbitzu bat ere badugu, beharrezko diren errekurtso eta alegazio guztiak aurkeztu eta argudiatu ahal izateko.

Informazio gisa, honi atxikita doa diru-laguntzak kudeatzeaz arduraturiko erakunde publikoen zerrenda bat, autonomia erkidegoka sailkatuta; laguntzen zenbatekoa, erakundeen kokagunea eta hainbat helbide jakingarri ere badakartza.

Galicia Asturias Cantabria Pais Vasco Navarra Aragón Cataluña Valencia Murcia Andalucía Madrid Castilla y León Castilla la Mancha Canarias Islas Baleares

Eskatu horri buruzko informazioa

Nombre y apellidos*

Dirección*

Código postal*

Localidad*

Provincia*

Correo electrónico*

Asunto

Tu mensaje

* Nahitaez bete beharreko eremuak