Noticias

Geoener 2010, Madrilen

logo-geoener

Madrilen egingo dute Geoener 2010, 2010eko martxoaren 10etik 11ra bitartean. Energia geotermikoaren alorreko hainbat ikerkuntza zentrotako, unibertsitatetako, administraziotako eta enpresatako zientzialari eta teknikarien arteko bilgunea izan nahi du; energia-iturri berriztagarri honekin zerikusia duten gai askotarikoez arituko dira. Europako beste herrialde batzuetan luze eta zabal jorratutako gaia da. Aztergai izango dituzte, besteak beste, gaur egun aplika daitezkeen prozedurak, merkatuan salgai dauden ekipamenduak, eta zer-nola egokitu horiek guztiak gaur egungo araudira.