Noticias

Geoberri SLk Kantabriako landa-hotel batean ezarriko du, lehenbizikoz, energia geotermiko bidezko girotze-instalazio bat

Geoberri SLk eta Marinasol SLk —hark Kantabriako Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak— energia geotermiko bidezko girotze-sistema bat instalatuko dute ekainean Helechas udalerrian (Kantabria). Instalazio horren barruan sartzen da kontsumorako ur beroa sortzea, eta hotela zein igerilekua girotzea —berotzea eta hoztea—.