Noticias

Amaitu da Geoener 2010, Energia Geotermiari Buruzko II. Kongresua

Geoener 2010 izeneko jardunaldietan honako eztabaidagai nagusi hauek izan dituzte: aztarnategi eta baliabide geotermikoen ikerkuntza; baliabide geotermikoak erabiltzeko teknologiak eta ekipamenduak; eraikinak girotzeari dagokionez, geotermiak dituen erabilerak; geotermiari buruzko legediak eta araudiak. Kongresu honetan argi geratu denez, izugarrizko ahalmena du geotermiak —batez ere, entalpia edo tenperatura baxukoak—; teknologia nagusi bihurtzen ari da Espainian, eta haren inguruko merkatu bat ere lantzen hasiak dira. Hala ere, gure inguruko herrialde batzuetako errealitatetik urrun gaude oraindik.