Noticias

Alemaniako Merkataritza Ganberak geotermia-adituak bilduko ditu Madrilen ekainaren 15ean

Alemaniak Espainian duen Merkataritza Ganberak Geotermiari Buruzko Lehen Jardunadi Hispano-Alemana egingo du Madrilen ekainaren 15ean. Ezbairik gabe, 2011n indarrean sartuko den Energia Berriztagarrien Planak jarriko du abian Espainian geotermia alorra; lehenbizikoz, plan horretan sartuko dute geotermia, sustatu beharreko energia berriztagarri gisa. Energia-iturri hori sustatzeko asmoz, hainbat ekimen abiaraziko dituzte: hala nola GEOCASA probako saioa, eraikinak geotermia bidez girotzeko eta haietan ur beroa sortzeko; eta geotermia baliatzea, CALENER eraikuntzarako kalkulu-softwarean.